Maiatzaren 17a
Eusko Alkartasunak Bilborako aurkeztutako alkategaiak, Jon Aritz Bengoetxeak, gaur adierazi duenez, "premiazkoa da enpresa-izpiritua sustatzea eta etxebizitzak alokatzeko aukera eskaintzea, Bilboko gazteak emantzipatu daitezen". Hain zuzen ere, EHUko Ingeniaritza Eskolan zehar Ricardo Barainkarekin, foru-aldundirako hautagai eta Ekonomia Sustapeneko jarduneko diputatuarekin, batera egindako hauteskunde-osteratxoan egin ditu adierazpen horiek.
Bengoetxeak azaldu duenez, "Gure kapital nagusiarentzako, hau da, gure gazteentzako aukerak sortu behar dira Bilbon", eta euren emantzipazioari begira oso garrantzitsuak diren bi alderdiri eman behar diegu lehentasuna. Horra hor lana eta etxebizitza.
Eusko Alkartasunarentzat lehentasunezkoa da gazteei laneratzeko aukera eskaintzea, eta, horretarako, prestakuntza-programak sendotu behar dira, Lan Ekintzako erabiltzaileak eta Langain izena eman duten lan-eskatzaileak koordinatuta egon behar dira eta sustapenaren aldeko kultura eta enpresa-proiektuak bultzatu behar dira. Ekimen horiek guztiak Jon Aritz Bengoetxeak udalean kudeatutako Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailean egindako ‘Bilbao Aktiba' Planean azaltzen dira.
Eusko Alkartasunako hautagaiaren ustez, alokairuko etxebizitzak sustatu behar dira, eta gazteentzako gorde behar dira hirigintzako kudeaketan. Horiek horrela, gazteen emantzipazioa bultzatuko da, Europako herrialde aurreratuenetan gertatzen den bezala. "‘Jabetzaren kultura barik, alokairu soziala defendatzen dugu, gazteek etxebizitza eskuratzeko aukera izan dezaten", adierazi du Jon Aritz Bengoetxeak.