Eusko Alkartasunak Txiki Merkataritzaren alde apostatzen du Bilboko auzoak gizarte eta ekonomi arloetan berpizteko

« Berrietara itzuli

Jon Aritz Bengoetxea Zurbaran - La Ribera merkatuan

Maiatzaren 18a

Bilborako Eusko Alkartasuneko alkategaia den Jon Aritz Bengoetxeak, Erriberako Merkatuan eta Zazpi Kaleetan zehar gaur egindako hauteskundeetarako ekintzan esan duenez, txiki merkatarieei ematen zaien udal laguntzak  indartuko ditu, laguntza ekonomiko eta formakuntzaren bidez, auzoak gizarte eta ekonomi arloetan berpizteko.

"Gure herrian inposatu den supermerkatu eta hipermerkatu erraldoien aurrean, Eusko Alkartasunak hirigune eta auzoetako txiki merkataritzaren alde apostatzen du, nahi dugun Bilbao eta Euskalherriaren arabera".

Bengoetxearen hitzetan "txiki merkataritza lagundu behar dugu hirietako bizi sozioekonomikoaren bultzatzaile bezala, bezeroarekin duen harreman gertua eta aportatzen duten espezializioa dela eta".  Martxan jarrito dituen zerbait ekintza azaldu ditu: hutsik dauden lonjak berrizteko laguntzak, lokalen alokailuen bultzatzea, proiektu ekintzaileentzako laguntzen indartzea,  enpresen gestiorako planen aldeko apostua, beste batzuen artean. Gainera, merkatari txikien elkartegintzaren alde lan egiten jarraituko duela azaldu du Bengoetxeak, behar duten moduan konpetitu dezaten eta Bilboko enpresen-sarea indartzeko helburuarekin.

« Berrietara itzuli

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2008 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa