Maiatzaren 18a
Onintza Lasa , Eusko Alkartasunako hautagaiak, gerrate zibileko errepresaliatu eta gudariez lagundurik, "Udaletxeak ere gure herriaren memoria historikoa errekuperatzen eta gerratearen sarraskia pairatu zuten jendearen onartzean lagundu behar du. Begoña Lasagabasterrek ere, agerraldi berean Memoria Historikoaren legetasmoaren aurrean Eusko Alkartasunak duen jarrera kritikoa azaldu zuen " gai hauetan dauden nazioarteko postulatuen aurka bait doa eta biktimak bi aldiz biktimizatzen dituelako".
Kongresuko EA-ko eledunak esan zuenez "Eusko Alkartasunak gertatu zenaren inguruan egia bilatzea eta biktimen ordaina defendatzen du, eta horretarako gertatu zena eta bere erantzuleak ezin dira ez ezkutatu , ez makilatu ere".