Maiatzaren 19a
Euskoalkartasuneko Bilboko udalerako alkategai den Jon Aritz Bengoetxeak gaur goziean azaldu duenez, hurrengo mandatuan gazteen partehartzearen alde lan egingo du aisia eta hezkuntza arloetan, euren alternatiba propioak martxan jartzeko aukera izan ditzaten. "Gazteak hiriaren eta auzoen eguneroko bizitzan integratzeko gure ardatz nagusiena partehartzea da, euren ekimenak bermatuz, erabaki-hartze prosezuetan inplikatzea lortzen dugu eta euren autonomia bermatzen dugu".
Bengoetxea larunbata goiza street-basket partidu bat jokatuz pasatu du Doña Casilda Parkean. Bertan azaldu duenez, gazteen alde lan egiten jarraituko du udal-politiken hartzaile hutsak izan ez daitezen. Azken urteotan Jon Aritz Bengoetxeak zuzendutako Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak martxan jarritako esperientzia positiboak aurkeztu dutenez, Udal Gazteguneen, Bilbao.Gaueko tailerreen, eta Bilbao Aktiba! bezalako ekimenen alde lan egiten jarraitu behar da.