Maiatzaren 20a
Eusko Alkartasuneko Bilborako alkategaia den Jon Aritz Bengoetxeak gaur azaldu duenez bilbotarrei itsasadarra eta beraren "eraztun-berdea"-ren inguruan aisiarako eta egonaldirako alternatiba berriak bultsatuko ditu, Nerbioi ibaia, Pagasarri eta Artxandako mendiak Bilboko bizitzan berrindartuz, eta euren aisiarako potentzialak suspertuz.
Bengoetxeak, Esther Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko Sailburuarekin batera, Bilboko itsasadarrarren bi aldeetan zehar egindako ibilaldian esan duenez "industriaren aktibitatearen beherakada dela eta urte askotan zehar itsasadarrari lepoa eman ondoren, Bilboko ontziralekuak berrindartu eta bultsatu behar ditugu Londreseko Tamesis ibaiaren eredua jarraituz eta itsaertzeko ibiltokiekin batera".
Honela aurreratu du Eusko Alkartsunak hurrengo lau urteotan lan egindo duela Bilboko biraldaketaren alde ingurune naturalarekin integrazioa bilatuz, itsasadarra eta mendien aisiarako eta kilolerako aprobetsamendua bultzatuz".
"Itsadarraren ura eta ekosistema errekuperatu dugu eta orain bilbotarren aisisirako errekuperatu nahi dut kanoa, kayak eta txalupen alokatze-zerbitzuak esarriz" esan du Bengoetxeak. Hiriko itsas-tradizioa errekuperatzeaz aparte, Eusko Alkartsuneko alkategaiaren ustetan beharrezkoa da hiriaren barrenean oinkatu daitezkeen berdegune gehiago egitea eta Pagasarri, Artxanda eta Mina del Morroko zonaldeen indartzea".