Jon Aritz Bengoetxea: "Euskararen ordenantza bat behar dugu, hiriaren eguneroko bizitzan gure hizkuntzaren erabilera bultzatzeko"

« Berrietara itzuli

Bengoetxea eta Barainka Plaza Berrian

Maiatzaren 21a

Eusko Alkartasuneko Bilborako alkategaia den Jon Aritz Bengoetxeak gaur goizean euskararen ondenantza baten egitearen aldeko apostu trinkoa azaldu du, hirian eta eguneroko bizitzaren arlo guztietan (lanean, merkataritzan, kulturan, gizartean, aisian edota familaren barnean), bilbotarrek euren hizkuntza propioa erabiltzeko aukera izan dezaten.
Plaza Berrian antolatutako ekintza batean, Euskaltzaindiaren egoitzaren alboan eta aniztasun kulturalaren nazioarteko egunean, Bengoetxeak azaldu du "Etxepareren hitzak gogoratuz «Euskara jalgi hadi plazara», Eusko Alkartasunetik esaten dugu «Euskara jalgi hadi Bilboko kaletara»".
Bengoetxearekin batera Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaia den Ricardo Barainka, Martin Aramburu, EAko Hezkuntza eta Kulturarako idazkaritza, Joserra López Larrinaga, Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusiko presidente-ordea, eta euskararen eta euskal kulturaren zenbait ordezkariak egon dira: Sabin Intxaurraga, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu ohia, Kontxi Gabantxo, Udalerri Eskaldunen Mankomunitateko Presidentea, edota Iñaki Egurrola, beste batzuen artean.
EAk euskararen aldeko bereizketa positiboko neurriak martxan jartzea guztiz beharrezkoa ikusten du, bilbotarrek gaztelaniaz komunikatzeko dauzkaten erreztasun berberekin euskeraz bizitzeko eta komunikatzeko aukera berdinak euki ditzaten. Bengoetxeak esan duenez "dendariekin eta komunikabideekin akordioak bilatu behar ditugu euskararen ikastea eta erabilera bultzatzeko". "Ingelesaren ikaskuntza suspertzen ari da baina aldi berean bizirik dagoen euskararen garapena eta zaintzarekin kontu handia izan behar dugu". Gainera, inmigranteen euskararako ezaguera suspertzearen aldeko apostua azaldu du, euren integrazioa ahalbideratzeko.
Euskararen erabileraren alde lan egiten dituzten elkarte eta publikazioei laguntzak gehituko dituega esan du Bengoetxeak., gazteei eta umeei zuzendutako ekintzetan euskararen presentzia azpimarratuz, dendetan errotulo elebidunak ahalbideratuz, udalarekin lan egiten dituzten enpresek fakturak eta pleguak euskaraz aurkeztea bultzatzea eta euskarazko zinema-programazioaren aldeko apostua udalak gestionatzen dituen kultur gune eta museotan.

« Berrietara itzuli

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2008 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa