Maiatzaren 24a
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarraga (EA), Tolosako EAko zerrenda-buru Onintza Lasa eta Josemi Gomez Elosegi zinegotzi eta hautagaia "Tolosaldea Garatzen"-en bildu dira egun udalerrian lan merkatuak duen egoera aztertzeko eta etorkizunari begira plangintzak eta estrategiak prestatzeko. Tolosaldeko egoerari buruzko azalpenak entzun ostean, Azkarragak kalitatezko enplegua sortzearen garrantzia nabarmendu du, eta horretarako formakuntzan sakontzea ezinbestekoa dela gaineratu du, hauxe izango baita, bere iritziz, lehiakortasunerako giltzarria. Halaber, enpleguari dagokionean ahulenak diren gizarte-sektoreen aldeko esfortzuei eustearen aldeko apustua egin du sailburuak, hots, gazteak, emakumeak, luzaroko langabeak eta gizarte-bazterketa arriskuan egon daitezkeenak. Oninza Lasa EAko alkategaiak, bere aldetik, lanpostu berrien bilaketan egin beharreko apostuaz aritu da eta enpresei lagundu beharra ere azpimarratu du, ikerkuntzan eta berrikuntza teknologikoan sakontzearen bitartez egungo beharrei egoki daitezen. Horretarako enpresa eta formazio zentroen arteko topagune baten alde egin zuen.
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarraga (EA), Tolosako EAko zerrenda-buru Onintza Lasa eta Josemi Gomez Elosegi zinegotzi eta hautagaia "Tolosaldea Garatzen"-en bildu dira egun udalerrian lan merkatuak duen egoera aztertzeko eta etorkizunari begira plangintzak eta estrategiak prestatzeko.
Tolosaldeko egoerari buruzko azalpenak entzun ostean, Azkarragak kalitatezko enplegua sortzearen garrantzia nabarmendu du, eta horretarako formakuntzan sakontzea ezinbestekoa dela gaineratu du, hauxe izango baita, bere iritziz, lehiakortasunerako giltzarria. Halaber, enpleguari dagokionean ahulenak diren gizarte-sektoreen aldeko esfortzuei eustearen aldeko apustua egin du sailburuak, hots, gazteak, emakumeak, luzaroko langabeak eta gizarte-bazterketa arriskuan egon daitezkeenak.
Oninza Lasa EAko alkategaiak, bere aldetik, lanpostu berrien bilaketan egin beharreko apostuaz aritu da eta enpresei lagundu beharra ere azpimarratu du, ikerkuntzan eta berrikuntza teknologikoan sakontzearen bitartez egungo beharrei egoki daitezen. Horretarako enpresa eta formazio zentroen arteko topagune baten alde egin zuen.