Maiatzaren 24a
Tontxu Campos sailburuak Jaurlaritzaren babesa agertu zuen Tolosan Hizkuntz eskola ofizial bat jartze aldera. Gipuzkoan Donostia, Irun eta Eibarren daude egun dauden eskolak eta Tolosan, herri erdigunean jartzeak itxaron zerrendak gutxitzen eta zerbitzua areagotzen lagundu dezake, Camposen aburuz. "Tolosako Udalak eraikina zein den erabaki eta moldatu bezain pronto, Jaurlaritzak martxan jarriko du berehala makinaria guztia prest egon dadin lehenbait lehen"-gaineratu zuen Hezkuntza sailburuak. Hizkuntz tituloei ofizialtasuna Jaurlaritzak ematen die eta Tolosan ezartzea orain dela denbora bat iada aztertzen ari dela ere esan zuen Tontxu Camposek. Onintza Lasa alkatetzarako hautagaiak berriz, Euskal Herri plazan koka daitekeela adierazi zuen, "leku ezin hobea baita, garraio publikoarekin ondo konektatua eta bertatik bertara edozein geltokitik, bai tren zerbitzua zein autobusa erabiltzen delarik ere". Egun dauden beste akademiekin osagarri izan daitekeen zentru berri bat da Eusko Alkartasunaren helburua eta Tolosari ezezik, inguruko herriei zerbitzu paregabea emango diona ere azpimarratu zuen Lasak. Tontxu Campos sailburuak Jaurlaritzaren babesa agertu zuen Tolosan Hizkuntz eskola ofizial bat jartze aldera.
Gipuzkoan Donostia, Irun eta Eibarren daude egun dauden eskolak eta Tolosan, herri erdigunean jartzeak itxaron zerrendak gutxitzen eta zerbitzua areagotzen lagundu dezake, Camposen aburuz. "Tolosako Udalak eraikina zein den erabaki eta moldatu bezain pronto, Jaurlaritzak martxan jarriko du berehala makinaria guztia prest egon dadin lehenbait lehen"-gaineratu zuen Hezkuntza sailburuak.
Hizkuntz tituloei ofizialtasuna Jaurlaritzak ematen die eta Tolosan ezartzea orain dela denbora bat iada aztertzen ari dela ere esan zuen Tontxu Camposek.
Onintza Lasa alkatetzarako hautagaiak berriz, Euskal Herri plazan koka daitekeela adierazi zuen, "leku ezin hobea baita, garraio publikoarekin ondo konektatua eta bertatik bertara edozein geltokitik, bai tren zerbitzua zein autobusa erabiltzen delarik ere".
Egun dauden beste akademiekin osagarri izan daitekeen zentru berri bat da Eusko Alkartasunaren helburua eta Tolosari ezezik, inguruko herriei zerbitzu paregabea emango diona ere azpimarratu zuen Lasak.