Jon Aritz Bengoetxearen programaren ardatz nagusiak

« Berrietara itzuli

Kanpainaren irudia

Maiatzaren 9a

EUSKO ALKARTASUNAn, ezkerretik, modu erreal batetan eta ausardiaz, gizarte JUSTUAGO eta SOLIDARIOAGO baten aldeko apustua egiten dugu. Bilbo eraikiz Euskal Herria eraikitzen dugula ulertuz, hau izan da Bilboko Udalean 4 urteotan EA-k egin duen lanaren ardatza. Proposamen zehatzekin, ideia berri eta freskoekin. BILBO BESTE MODU BATEAN.

EA-tik ZUREKIN beste hiri eredu bat eraiki nahi dugu. BILBO SOZIALA, IRAUNKORRA, AKTIBOA eta EUSKALDUNA, pertsona guztien ongizatetik, auzo guztietan, hirritarron beharrei erantzungo diona. AUZOEN BILBO BAT.

Prozesu aktibo eta iraunkor batez PARTE-HARTZEan oinarritutako hiriaren proiektua, ZURE IRITZIA BENETAN KONTUAN HAR DADIN benetan beharrezkoak diran neurriak martxan jarriz.









BILBO SOZIALA

Gure hiriak erronka berriei aurre egin behar diela konsziente izanik - famili eta lan konzialiazioa, etxebizitza duina, gizarte insertzioa, interkulturalitatea, ...- PERTSONENTZAKO Bilbo baten alde egiten dugu apustu. Hau lortzeko aukera berdintasunen alde lan egiten dugu berdintasun aukerak eraginez.



BILBO IRAUNKORRA

PERTSONEN neurrira eraikitako hiri batetan bizi nahi dugu, atsegina eta ziurra, garraio publikoari, ingurumenarekiko errespetuari - disfrutatzeko berdeguneak, aisialdi alternatibak...- eta oinezkoei lehentasuna emanez. Betiere ingurumenarekin oreka mantenduz.



BILBO AKTIBOA

Hiri dinamiko baten aldeko apustua egiten dugu, ekimenen bultzatzailea, sormenezkoa eta ekintzailea - enpresa-mintegiak, dendei luzatutako laguntzak, polikiroldegi berriak,...- PERTSONEKIN. Hiri bizia, bere iraganaz konsziente izanik etorkizunera ilusioz beterik begiratzeko gai dena.



BILBO EUSKALDUNA

Gure hirian euskara komunikazio tresna bihurtu nahi dugu, bere erabilera eta ezagupena bultzatuz - euskararen araudia, seinaleztapena, ikasteko laguntzak,...- eta XXI. Mendeko ikuspegi batetik euskal kultur aktibitatearen presentzia kalean sustatuz.



Bilbo eta gure auzoetarako EA-k landutako proposamenak www.bengoetxea.org-en ezagutu ditzakezu.

Programa orokorra ezagutzeko www.euskoalkartasuna.org



EMAN BOTOA EA-ri

« Berrietara itzuli

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2008 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa