Bengoetxea: "Haurreskolen kopurua bikoiztuko dugu eta 5.000 babez-ofizialeko etxebizitza berriak eraiki"

« Berrietara itzuli

Prentsaurrekoaren amaiera

Maiatzaren 11a

Jon Aritz Bengoetxea, Bilboko Alkatetzarako Hautagaiak, Begoña Errazti, EAko presidentearekin batera, Bilboko udal-programa aurkeztu du. Bertan Bengoetxeak esan du "Bilbao Euskal Herriko erreferentea bihurtu nahi dugu, hiritarren benetako eskariei erantzuna ematen, hiri-modeloa izan dadin. Bilbao ez da bakarrik hirigunea, auzo bakoitza banan banan osatzen duen hiria baizik".

Aurkezpenean beste ekarpen konkretuak azaldu dira:

• Egun dauden haurreskolen kopurua bikoiztea, azken lau urteotan haurreskolen kopurua hirokoiztu ondoren. Haurreskola berriak eraikiko dira eskariaren 100% bete arte.
• Etxebizitaren arloan: 5.000 babez-ofizialeko etxebizitza berriak eraikiko dira, gizarte-alokairuak suspertu eta ahalegingo dira eta modu ezberdinak erabiliz, merkatuan jarrito dira utsik dauden etxebizitak.

Bengoetxearen hitzetan "partaidetzaren bidez lan egin nahi dugu. Horretarako Partaidetzarako Udal Sail berri bat egingo dugu, udaleko sail guztietan eragina izango duena, batez ere etxebizita eta hirigintzan. Sail honen bitartez hiritarrak eta udala lotuko ditugu. Hezkuntza, Gazteria eta Kultur Sailean martxan jarri dugun Bilbao Aktiba!ren esperientzia aztertu ondoren ikusi dugu hiritarrek parte hartu nahi dutela". Hau dela eta programaren 1.0 bertsio aurkeztu da "kanpainan zehar elkarteek eta hiritarrek esango dituzten proposamenekin hurrengo bertsioak egingo ditugu".


« Berrietara itzuli

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2008 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa