Bengoetxea: "Irala suspertzeko gune berdeak eta kultur-zentro berri bat egitea beharrezkoa da"

« Berrietara itzuli

Juan de Garay

Maiatzaren 12a

Jon Aritz Bengoetxea, Bilboko Alkatetzarako Hautagaiak, Juan de Garay kalean dagoen Bilboko Gobernu Militarreko eraikinera joan da eta bertan esan duenez "eraikin hau giza-ekipamenduetan transformatzearen aldeko apostua egiten dugu, 6.500 metro karratuko torre, harresi eta horma guzti hauek parke batean, gizarte-etxean eta etxebizitzetan transformatzea da gure helburua, auzoa berrizteko eta berpizteko. Gune honen lagapena Defentsa-Ministerioari eskatzen jarraituko diogu, Irala auzorako funtsezkoa ikusten dudalako eta orain inolako funtziorik ez duelako".  Honako hau EAk Giza-Hirigintzaren alde egiten duen apostuaren adibide argia da, Bilboko auzo guztiak berrizteko eta berpizteko helburuarekin". 

Bengoetxeak azpimarratu duenez, "Bilbon gutxi zainduta dauden auzoak berrizteko, jarduera sozial eta kultural gutxiko zonaldeen berpistetik irten behar da, bertako auzokideentzako topaguneak sortuz eta auzoko eguneroko bizitzan parte hartzea ahalbideratuz. Gure ustetan Bilboko hirigintza-ekintza ezin da bizitzeko eta sozializatzeko lekuetan bihurtu behar dira. Oso garrantzitsua da Irala bezalako auzoak elkarbizitzerako guneetan bihurtzea eta horretarako elkartzeko topagune berri bat beharrezkoa da". 






« Berrietara itzuli

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2008 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa