Maiatzaren 13a
Jon Aritz Bengoetxea, Bilboko alkatetzarako hautagaiak, Begoña Errazti, EAko presidentea, eta Ricardo Barainka, ahaldun nagusirako hautagaiarekin batera, Bilboko Pio Baroja enparantzan emandako mitinean esan du Bilbao La Vieja, Olabeaga, Zorrozaurre eta Bolueta Bilboko auzo enblematikoen berpiztearen alde lan egingo duela, komertzioa suspertzeko eta laguntzeko, eguneroko bizitza dinamizatzeko eta auzo hauek bizitzeko auzoak bihurtzeko eta ez lo egiteko lekuak soilik. "Auzo askok dauzkaten harresiak apurtu nahi ditugu, hirigintza, arkitektura, gizarte eta elkarbizitza arloetan".
Bengoetxeak Bilbao La Viejako mahaia hiritar eta talde gehiagoei irekitzea proposatu du, Olabeaga, Zorrozaurre eta Boluetako hadakuntza zonaldeetan plan bereziak sortuz, hirritaren partehartzearekin.
Bilboko alkatetzarako hautagaiaren esanetan "Bilbao ez da bakarrik Gran Via edota Abandoibarra, Bilbao bere auzoak osatzen dute. Ez dugu nahi denda-lehioko Bilbao bat, bilbotarren bizi-kalitatea hobetzen duen itxuraldaketa baizik. Bilboko lehen turistak bilbotarrak gara".
Eusko Alkartasunan badakigu nola lor daiteke guzti hau. Auzo bakoitzen proiektu konkretuetan lan egiten duten talde eta hiritarrak kontutan hartuz. Horretarako gaurko Herritarrekiko Harremanetarako Saila Partehartzeko Sailean trnsformatzeko asmoa azaldu du.