EAk Otxarkoaga, Txurdinaga eta Errekalde lotuko ditu metroarekin Bilbobuseko lineen bidez eta prezio bakarreko bidaia-txartela sortuko du

« Berrietara itzuli

Jon Aritz Bengoetxea - Bilbobus

Maiatzaren 14a

Gaur goizean, Eusko Alkartasuna Bilborako aurkeztu duen alkategaiak, Jon Aritz Bengoetxeak, mugikortasun iraunkorraren arloko proposamenak aurkeztu ditu, auzokoen elkarteek adierazitako premiak jaso ondoren. Horrela, auzoak eta erdialdea lotuta egongo dira, zirkulazioa gutxitu egingo da, oinezkoek lehentasuna izango dute eta kutsadura murriztuko da.

Bengoetxeak azaldu duenez, bete-betean lan egingo du, Otxarkoaga, Errekalde, Masustegi-Mintegitxueta, Altamira eta Bentazarra bezalako auzoak erdialdearekin eta hiribilduko beste gune batzuekin lotuta egoteko, oraingoz metroko ibilbidetik kanpo geratu direlako. Auzokoen eskariak kontuan hartuta eta metroko etorkizuneko 4. lineari uko egin gabe, EAk anezka-autobusak jarriko ditu hurbilen dagoen metro-ahora arte. Neurri horren ondorioz, prezio bakarreko bidaia-txartela ezarriko da tren metropolitarreraino Bilbobuseko anezka-autobusok erabiltzen dituztenentzat. Horrez gain, Txurdinagako eta Otxarkoagako lotunea hobetzeko, Bilbobuseko 38. linearen maiztasuna handituko da, geltoki berria jarriko da Santutxuko eta Boluetako Sagarminaga eta Sorkunde anbulatorioetan eta tranbia Errekalde auzoraino iristea bideragarria den ala ez aztertuko da.

Era berean, auzokoen taldeekin batera aztertuko du Miribillan, Artxandan, Kobetan eta San Adrianen aparkamendu gomendatuzko sistema sortuko den ala ez eta autobusen bidez erdialdearekin lotuta egongo den ala ez. Horrela, ibilgailu partikularren zirkulazioa murriztu liteke hirian. Bestetik, Termibus geltokia berriro antolatzea proposatu du, Bilbok behin betiko autobus-terminal duina eduki beharko lukeelako behingoz

« Berrietara itzuli

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2008 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa