EAk haurreskola berriak sortuko ditu auzoetan, harik eta Bilbon dauden gelak bizkoirtu arte

« Berrietara itzuli

Jon Aritz Bengoetxea Zurbaran

Maiatzaren 15a

Eusko Alkartasunak Bilbon aurkeztu duen alkategaiak, Jon Aritz Bengoetxeak, haurreskola berriak sortuko ditu Bilboko auzoetan, harik eta eskainitako gelen kopurua bikoiztu arte. Horiek horrela, legegintzaldi honetan kudeatu duen Hezkuntza Sailetik hasitako lanari eutsiko dio, hiribilduko barruti guztietan haurreskolak egon daitezen eta bilbotarrek familia eta lana uztartzeko aukera izan dezaten.

Joan den agintaldian, 0 eta 2 urte arteko zikloko haurreskoletako gelen kopurua hirukoiztu ondoren eta 2 eta 3 urte arteko zikloan ia-ia %100era iritsi ondoren, Eusko Alkartasunak haurreskola berriak sortuko ditu Abandoko Cervantes eskolan, Zabala-Miribillan, Zurbaranen, Zurbaranbarrin, Santutxuko Karmelon (ikastola eraikin berrira eraman ondoren), Zorrotzan, Basurton eta Errekalden. Horretarako, lokal egokiak bilatu beharko dira azken bi auzootan.

« Berrietara itzuli

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2008 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa