Eusko Alkartasunak Alondegiko kirol-zerbitzuen kudeaketa publikoa defendatzen du

« Berrietara itzuli

Jon Aritz Bengoetxea - Alhondiga

Maiatzaren 16a

Gaur, Eusko Alkartasunak Bilborako aurkeztu duen alkategaiak, Jon Aritz Bengoetxeak, adierazi duenez, Alondegiko kirol-zerbitzuen kudeaketa publikoa defendatuko du udalean, bertako erabiltzaileek udal-instalazioetako erabiltzaileek baino gehiago ez ordaintzeko aurreikusitako gimnasioak eta igerilekuak erabiltzeagatik. "Kudeaketa publikoa bada, gainerako kiroldegietan bezalako baldintzetan erabili ahal izango dira kirol-instalazioak", baieztatu du Bengoetxeak.

Bere hautagaitzako kideekin batera Bizkaia plazan, Alondegiko eraikinaren aurrean, egindako hauteskunde-ekitaldian, Jon Aritz Bengoetxeak azaldu zuenez, "ez gatoz bat Alondegian eraikiko diren gimnasioen eta igerilekuen kudeaketa-eredu pribatuarekin, are gehiago Abandon eta Indautxun udaleko kirol-instalaziorik ez dagoenean. Hain zuzen ere, Bilboko erdialdeko egoiliarrek ez dute zertan gehiago ordaindurik, beste barruti batzuetako egoiliarrek antzeko zerbitzuengatik gutxiago ordaintzen dutenean".

Proposamen honen bidez, Eusko Alkartasunak bermatu egin nahi du Alondegiko kirol-ekipamenduek udaleko gainerako kirol-instalazioek bezalako prezioa eskatzen dutela, zuzendaritza-batzordearen irizpidea aurkakoa izan arren. Hain zuzen ere, kirol-eremua eskaini nahi du, erakunde pribatu batek kudeatu dezan.

« Berrietara itzuli

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2008 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa