Bulego askotako langileek, bulegoan bertan izaten ditugu gure otorduak. Gauean etxera berandu iristen garelako alde batetik eta goizean goiz lanera joan behar dugulako bestetik, ez dugu jan behar duguna prestatzeko denborarik. Ondorioz telefonoz eskatzen dugu jan behar duguna eta jan ondoren plastikozko ontzi eta potez beteta izaten dira sakarrontziak. Ez ahal dago hau hobetzeko modurik?
