Etxebizitza eta burbuja

« Atzera

Jasaten ari garen burbuja bukatuko denaren esperantza dut. Argi dago, goiz edo berandu gertatuko dela, baina gobernuek burbuja hau ahalik eta lehen bukatzen lagundu beharko lukete. Etxebizitza ez da boltsa. Gizakion lehen mailako eskubidea den zerbait ezin da boltsa balitz bezela tratatu. gobernuak eskua sartu beharko luke burbuja hau bukatu dadin, eta etorkizunean berriro ez gertatzea bermatu.


Gaiak: etxebizitza  

Gehitu erantzuna

Erantzunak

Merkatua libre da

Ez nago ados. Merkatua librea da, eta horrela jarraitu behar du. Ez du zentzurik pribatizazio eta kapitalismo garai honetan, gobernuari berriz bueltan etortzea merkatuaren esku utzi dituen arloak.

Autor: Pepito pasapisero



Etxebizitza hutsak

Nere ustez arazo nagusiena etxe asko hutsak daudela da, eta beste alde batetik VPO listetan egon behar EZ lukeen jendea dagoela. Guzti horren inguruan kontrol gehiago ondo legoke.



bi bide

ados aurrekoarekin. Etxe hutsak dituztenak etxeok alkilerrean jar ditzaten bultzatu behar dira, eta tasak igotzea bide guztiz zilegia da. Beste alde batetik, VPOko etxebizitzak alokairuan soilik izan behar lirateke, kasu gehiegi ezagutzen ditugu VPO bat lortu, euren diru-iturriak handitu, baina halare VPOan bizitzen jarraitzen dutenak milaka pertsona itxouten ari diren bitartean. Urumea eta Atotxako VPOetako garageak ikustea besterik ez dago, az e kotxe puskak ikusten diren!!

Autor: derzu



« Atzera

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2008 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa