Urtero, geroz eta etorkin gehiago datoz, eta ez dut uste gizartea nahikoa kontzientziatua eta prestatua dagoenik zentzu honetan. Oraindik ez dira etorkin asko etorri Euskadira, eta ondorioz ez dira Ejido eta halako episodioak izan. Baina etorkinen kopurua asko denean, beste herri askotan gertatutakoa pasako da: intolerantzia, marginazio, prekarietatea, e.a. Ondorioz, erakunde publikoek kontzienzioazio eta sentsibilizazio kanpainak bultzatu beharko lituzke, datorkigun etorkizunean gizartea prestatuta egon dedin. Milaka eta milaka etorkin etortzean gizartea prest egon behar da hauei arrera egiteko, eta hortarako erakunde publikoek etxekolanak eginda izan behar dituzte.
