Hautestontzietara joan ahal ez bazara, botoa emateko zure eskubidea egikaratzeko aukera ere baduzu.
Maiatzaren 27an hautestontziekatara joateko aukerarik ez baduzu, kanpoan zaudelako, gaixorik edota beste arrazoiak direla eta, POSTA BIDEZKO BOTOARI esker, botoa emateko zure eskubidea egikaratzeko aukera izango duzu. Posta bidezko botoa
Posta bidezko botoari buruz gehiago jakin nahiez gero, jarraian eskeintzen dizugun informazioa irakurri, zure Alkartetxean argibideak eskatu edota hurrengo telefonora deitu iezaguzu:
- Araba: 945 23 27 62
- Bizkaia: 94 416 10 33
- Gipuzkoa: 943 02 01 30
- Navarra: 948 22 06 91
Posta bidezko botoa erroldatutako, adin nagusiko, baldintza hauek betetzen dituzten pertsona guztiek eman dezakete:
Atzerrian bizi diren pertsonek tratamendu berezia dute. CERAn (Egoiliar Absenteen Errolda) inskribatuta dauden hautesleei, Hautesle-erroldaren Ordezkaritza Ofizialak zuzenean botoa emateko eskubidea egikaratzeko beharrezkoa den dokumentazioa bidaliko die. Dena den, pertsona hauek Kontsulatu edota Enbaxadetan baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.
Eskaleak berak agertu beharko du Postetxean. Eskaera jasotzen duen postetxeko funtzionarioak eskaleari bere NANa agertzeko eskatuko dio eta sinadura egiaztatuko du. Ez da NANaren fotokopiarik onartuko.
Aunque el solicitante tenga que ir personalmente a Correos, cualquier persona puede cumplimentar el impreso de solicitud.
Eskalea bera Postetxera joan behar arren, eskaera inprimakia edozeinek bete dezake. Alkartetxeetan posta bidezko botoari buruzko etengabeko arreta eskeintzen da, adinekoentzat eta inprimakiak behar bezala betetzeko arazoak izan ditzaketen pertsonentzat bereziki.
Hurrengo hau esaten duen laukian: "Botoa emateko dokumentazioa hurrengo Espainiako helbidean jaso nahi du" , 2007ko maiatzaren 7tik aurrera egongo den helbidea idatzi behar da.
Hautesle-Erroldaren Bulegoak, maiatzaren 7tik aurrera, eskaleari botoa emateko dokumentazio guztia bidaliko dio posta ziurtatu bidez eta eskatutako helbidera. Bere nortasuna bermatu eta gero, eskaleak berak jaso beharko du dokumentazioa. Hauteslea ez den beste inork ager dezake boto gutun-azala Postetxean Posta bidezko botoa
Eskaera baimendutako pertsona batek ahalorde notarialaren bidez hauteslearen izenean burutu dezake, baina ordezkotza indibidualki emango da hautesle bakoitzari dagokionez eta ordezkoak ezin izango du pertsona edo hautesle bat baino gehiago ordezkatu.
Notarioari eman beharreko dokumentazioa:
Hurrengo hau dion lekuan: 'Botoa emateko dokumentazioa hurrengo Espainiako helbidean jaso nahi du', ordezkariaren helbidea idatzi behar da, ez gaixoarena.
Notarioak dokumentazioa jasotakoan, gaixoa bisitatuko du dagokion egiaztapena burutzeko eta ordezkoari ahalorde notariala emateko.
Osasun-ziurtagiri ofizialen inprimakiak Eskualde Egoitzak bidaliko ditu.
Arazoak ekiditzeko, izapide hauek beharrezko epeaz burutu beharko dira.
Hautesle-Erroldaren Bulegoak, maiatzaren 7tik aurrera, ordezkariari botoa emateko dokumentazio guztia bidaliko dio posta ziurtatu bidez eta eskatutako helbidera. Dokumentazioa ordezkariak berak jaso beharko du eta ordezkariak ahalorde notarialaren kopia bat gordetzea garrantzitsua izango da.
Atzerrian bizi diren eta CERAN (Egoiliar Absenteen Errolda) inskribatuta ez dauden ikasleek ezin dute posta bidezko botoa eman. Izena emateko epea 2007ko apirilaren 28an amaituko da.
CERAn inskribatutako eta hauteskunde egunean Euskadin dauden hautesleek bakarrik posta bidez eman dezakete botoa. Horretarako, eskaera inprimakian CERAn iskribatuta daudela bermatu beharko dute.
Behin eskaera posta bidez burututa, botoa ezin da pertsonalki eman.
Posta bidezko botoa emateko dokumentazioa ez da atzerrira bidaliko, CERAn inskribatutakorik ezean.
Bai botoa eskatzeko bai emateko, argibideak arreta handiz irakur itzazu. Argibide hauek Postetxeak eta Hautesle-Erroldak emandako dokumentu batean aurkituko dituzu.